martes, 4 de octubre de 2011

LAGUN DEZAGUN LUDOTEKAREN FUNTZIONAMENDU ONEAN!!!!

1.Izen ematea

Funtzionamendu eta antolakuntza hoberako eta pilaketak saihesteko, jardueretan parte hartu zein informazioa jaso nahi duten pertsonen datuak hartuko dira.

· Izen emate modu ezberdinak daude: urteko izen ematea, kanpainia berezietarako izen emateak eta noizbehinkako izen emateak, hauetako bakoitzerako izena emateko denbora tarte bat dagoelarik. E-mail bidez edo zerbitzuaren bulegoan egin ahal izango dira, beti ere ordutegia eta datak errespetatuz.

 
2.Zerrendak 

Taldeak irekiak izango dira, gela bakoitzeko 50 umeko aforoarekin.

Zerrendak ekintza zehatzetan eta kanpaina berezietan hau da gabonak, aste santua eta udalekuetan izango dira.
 
3.Umeak behar bereziekin.

 Kasu hauetan jarduera-protokoloa hauxe da:

- Izena emateko eskaera-orria eta ordutegia, osasun- eta pedagogia-txostenak erantsita. 

- Kasua aztertuko da, eta proiektuan sartzeko aukera badu, zerbitzura moldatze aldia proposatuko da. 

- Proiektuan sartzeko kasurako pertsonal berezia behar badu, hori kontratatuko da zehaztutako ordutegian. Kasu bereziak eta zehatzak direnez, umearen familiaren eta esleitutako monitorearen artean elkarlanik handiena eta ordutegiaren malgutasuna aurkituko dira, ahal den neurrian.

- Kasuaren segimendua eta balorapena egingo dira familiaren eta zerbitzuaren arduradunen artean


4. Gurasoak

Gurasoak ezin gara jolas espazioan sartu baina beste era askotan parte har dezakegu.

- Ludoteka umeetzako hezkuntza espazio bat da hezitzaileen bidez bideratua. Garrantzitsua da gurasook espazio hau errespetatzea gure seme alabak irteeran edo gurasoen gelan itxaronez

-Espazioa guztientzako egokia izateko asmoarekin orden bat mantenduko dugu, arratsaldearen hasieran gela aurkitzen dugun moduan utziz.

-Ludotekan ematen diren liskarrak bertan dagoen hezitzaile taldeak konponduko ditu, horregatik ez da komenigaria gurasook parte hartzea. Hezitzaileen lana errazteko asmoarekin, liskarren baten berri badugu hauei esango diegu konponbidea bilatzeko erramintak edo bideak sor ditzaten, taldearen klima ona mantentzeko.


5.Baimenak eta datuen erregistroa

· Tutore bakoitza, aita edo ama, gure seme alaben erregistrorako baimenak betetzeko arduradunak izango gara.

· Gure seme alabak ludotekatik beste espazioetarako desplazamendua bakarrik egin beharko balu, baimen bat bete beharko genuke.

 · Burutzen ditugun jardueren argazkiak egingo ditugu eta hautatutakoak, informatzeko, apaintzeko zein eskuragarri eduki nahi duzuenontzat publikatuko ditugu. Gure seme alabak hauetan ateratzea nahi ez badugu baimena beteko dugu. Alderantziz izatekotan baimen orria bete beharko dugu baita ere.
. Umeren bat tratamendu bereziren bat edo minen baterako botika zehatz bat hartu behar badu, hezitzaile taldeak jakin beharko du. Erregistro orrian jarriko dugu merendola edo tailer bat egitean arazorik ez egoteko.

· Ludotekako erregistroan dauden datuak datuen protekzioaren legearen bitartez erregulatuak egongo dira (1995ko lege organikoa)


6. Askariak

Ertainen ludoteka barruan umeak modu autonomo batean askaltzeko leku bat dago.

Txikien ludotekara sartu baino lehen askalduko dugu.



7. Aldagelak


· Kaletik gabiltzanean oinetakoak zikintzen eta bustitzen dira. Ludotekan alfonbra gainean jolasten dugu eta honetarako oinutsik edo oinetako egokiekin sartu behar gara.

-txikien eta ertainen Ludoteka barruan zapatilak eta berokiak uzteko leku aproposa izango dugu.


8.Jolas eta jostailuak

 Ludotekan, denboraldiz denboraldi berriztatzen diren jolas eta jostailuak ditugu.

· Jostailuak zaintzea esan nahi du: pieza guztiak batzea, behar den bezala erabiltzea eta ordenatzea.

· Jostailuren bat nahita apurtzen badugu, jostailua ordaindu edo birjarri beharko dugu.

· Beste jolas bat hartzeko aurretik erabili duguna batu beharko dugu. Batzutan guztiok erabiltzen ditugun jostailuak daude. Hauek ordua bukatutakoan guztion artean batuko ditugu.

· Erabili ahal ditugun jostailuak berrerabili, birziklatu eta konpontzen ditugu. Zure etxean erabiltzen ez dituzun jolas edo jostailuak badituzu ludotekara ekar ditzazkezu guztiek elkarrekin jolasteko.

  · Ludotekara jolas bat ekartzen badugu guztien artean jolasteko da eta honentzako markatu den lekuan batuko dugu.

 Jostailuen fitxa txikiak monitoreek izango ditugu beraz guri eskatu eta bueltatu.


9.Taldea (txikiak, ertainak eta ludogazte)


- Guztien artean errespetatuko gara jolasten igarotzen dugun denboraz disfrutatuz.
- Gogoratu aldi berean denak ezberdinak eta berdinak garela eta honek aberazten gaituela. Horregaitik ez dugu inor baztertuko.
-Euskera ahalik eta gehien erabiltzen saiatuko gara.

 -Ludotekatik era lasaian mugituko gara, korrikarik eta saltorik egin gabe

 -Norbaitekin arazoren bat izanez gero edo zerbaitek kezkatzen bagaitu, monitorearen laguntza bilatuko dugu eta hitz egingo dugu.

 -Ludoteka barruan zerbaitengatik arreta deitzen badigute erreflexionatu egingo dugu eta barkamena eskatuko dugu. Begiraleei kasurik egiten ez badiegu, hauek gure gurasoekin hitz egingo dute eta denen artean gertatu dena eta nola konpondu dezakegun hitz egingo dugu.

 - Denek elkarrekin jolastuko dugu eta ezagutzen ez ditugunak gurekin jolastera gonbidatuko ditugu.

 -Zertara jolastu nahi dugun aukeratuko dugu eta amaitzen dugunean batzeko konpromezua hartuko dugu

 - Ludoteka garbi mantenduko dugu, gauza bakoitzean bere ontzira botaz. Era honetan birziklatzen ikasiko dugu.

 -Materiala guztiona dela eta bere balioa daukala gogoratu, horregaitik errespetatu eta era egokian zaindu

 -Komunera joan nahi dugunean irtengo garela abisatuko dugu, korrika joan gabe eta beste gelatan sartu eta oihukatu barik.

 -Ludotekan egiten diren jardueretan parte hartuko dugu eta gure gustokoak diren ala ez esango dugu.

 -Egin nahi dugun gauzetaz informatuko dugu, guztien artean hau egiteko denbora tarte, ordu eta leku bat bilatuz.

 -Tonu on batean hitz egingo dugu guztien artean ulertzeko. Oihukatuz ez da hobeto ulertzen

 -Gurasoei gure bila orduan etortzeko eskatuko diegu eta hauek etortzen direnerako prest egongo gara

 - Teknologi berrien erabilpen arduratsua egingo dugu.

 -Jolas txandak errespetatuko ditugu, guztiek jolasteko ahal izateko.

 -Besteen gauzak errespetatu ditugu eta bere haien baimenarik gabe ez ditugu hartuko.

 -Besteengana era atsegin batean zuzenduko gara.

 

10. Ludotxiki

 Ludotxiki oraindik ludotekara sartu ezin daitezken 4 urtetik beherako umeentzako leku bat da.
 Gelaren funtzionamendu onerako hurrengoa gogorarazten dizuegu:
Gurasoen gelan jan eta edango dugu
Umeok heldu batekin egongo gara uneoro eta gelatik berarekin irtengo gara.
Moldatutako komuna erabiliko dugu, bertan pardelak botatzeko edukiontzia eta aldagailua daudelako. Baina hauek behar ez izatekotan, txikien komunak erabiliko ditugu.

Psikomotrizitate txokoa erabiltzeko zapatak kenduko ditugu.

Gure artean errespetatuko gara eta ez dugu oihurik egingo.

 Ludotxikin behar dugun guztia daukagu, horretaitik:

Materiala errespetatu eta zainduko dugu, dagokion lekuan gordeko dugularik.
Ez dugu jolasteko materialik sartuko ez aterako.
Zerbait zikintzen badugu erratza eta zorugarbigailua eskuragarri izango ditugu.
Zerbait behar izatekotan, arazoren bat edo hobetzeko iradokizunen bat izatekotan, egunero begiztatuko den postontzian sartuko dugu.

 Aforoa:
Sen onez jokatuko dugu.
Gustora jolasteko gehiegi gaudenean edo espazioan denbora luzea daramagunean sartu berri direnei lekua utziko diegu. Horrela, ludotxikin jolasteko denok izango dugu aukera.


ETA GOGORATU GARRANTZITSUNENA ONDO PASATZEA DA!!!!!!!!!



11.Espazioa

Ludotekako gela ezberdinak hainbat funtziotarako bideratutako txokoz osaturik daude eta euren helburua betetzeko errespetatu beharko ditugu.

Berba egiteko, erlaxatzeko eta irakurketa sustatzeko txokoa (txikiak, ertainak eta ludogazte)
Psikomotrizitate motorea: mugimenduko jolasak, jarduera fisiko eta garapen psikomotorea (ludotxiki, txikiak eta ertainak)
Jolas sinboliko eta gorputz adierazpena (txikiak eta ertainak)
Mahai jolasak eta jolas arautua (txikiak, ertainak eta ludogazte)
Arraste eta muntai jolasak (ludotxiki)
Etxerako lanak, margolaritza eta tailerrak ludotxiki, txikiak eta ertainak)
Taldekako jolas interaktibo gunea (ertainak eta ludogazte)


12. Kontaktua



Galderetarako, hobekuntza iradokizunetarako edo zure iritzia emateko kontaktatu:·
Ludotekako bulegoan·

            607 54 30 12 telefonoan
             

             ludoteka@deriokoudala.net helbide elektronikoan.